Zaldunbordako Shopping Village proiektuaren kontrako elgarretaratze berri bat deitu du plataformak bihar, 20:00retan San Pedro kalean. Bihar izango dugu plataformako ordezkari bat gurean Txomin Sagarzazu alkateak egindako adierazpenen baloratzeko. Baina joan den astean Hondarribiko alkateak etxe hontan Zaldunbordako proiektuari buruz aurreneko aldiz emandako azalpenek, oposizioko talde nagusiaren erantzuna jaso dute ere. Txomin Sagarzazuk ekainaren 26an izenpetutako dekretua tramite hutsa gisa planteatu zuen berak, aldez aurretik 2017ko Hirigintza Plan Orokorra onartzerakoan hartutako erabakia zela argudiatuz. Abotsanitzek argi du, alkateak bazuela dekretua ez izenpetzearekin, proiektuari bide ez ematea. Eta alkateak dekretu izenpetzea, Eusko Legebiltzarreko Legea onartua izatearen bezperan sinatu izana etikoa bai, baina estetikoa seguru ez zela izan aitortu badu ere. Abotsanitzek legezkoa ere ote den zalantzan jartzen du.
Bestalde, alkateak EAJ alderdiaren interesik ez dagoela argitu zuen elkarrizketa horretan. Eta alkate gisa, udal kudeaketaren baitan emandako urrats administratiboak legez eman direla baino ez. Baina Abotsanitzen ustetan, erabaki zein erantzukizun politikoa badu alkateak, eta proiektua bera EAJ alderdiaren gain dagoela nabarmendu du.
Gogora dezagun, bestalde, abenduaren 19rako oposizioko gainerako udal talde politikoekin indarrak bilduz, Ez Ohiko Osoko Bilkuran informazio gehiago jaso ahal izatea espero dute. Udaletxean, alkateak ez dituelako orain artean Antxeta Irratian esandakoak bezainbeste azalpen eman haien ustetan.
Igor Enparanen adierazpenak eta elkarrizketa osoa dituzue entzungai