Santa Maria Madalena plazan ospatuko da aurten Gabonetako azoka

Antxeta Irratia 2019ko abe. 4a, 00:00

Abenduaren 14-15eko asteburuan jarri du Hondarribiako horretarako zita. Halere, hau Gabonetako kanpaina zabalaren hitzorduetako bat baino ez da izango. Kalixa Silanes Kultura zinegotziak eta Maria Serrano, Merkataritzarako ordezkariak esplikatu digutenez, gabonetan herriko bizia girotzeko egunero zerbait antolatu baitute. Haur eta helduentzako hitzorduak izango dira, eta kultur, kirol zein merkataritza eskaintzari lotutakoak. Baina badira aparteko hitzorduak eta nobedadeak ere.Esan bezala, Gabonetako Merkatuaren kasuan, xehetasun guztiak ostegun hontan emango dituzte, horretarako espreski egingo duten aurkezpenean.

Kalixa Silanes zinegotziak eman digu guztiaren berria

Erlazionatuak