Eskualdeko 15 enpresa txikik parte hartu dute programa honetan. Helburu nagusia, enpresa txiki hauen indar eta ahuleziak diagnostikatzea, euren produktua merkaturatzeko estrategia berriak bilatzea, enpresen arteko elkar-ezagutza eta saretzea bultzatzea, eta berrikuntzaren eskutik, marketinga, enpresaren digitalizazioa eta nazioartekotzea dira.Connect Innovation Bai! Europako proiektuaren barruan, plana egiteko lehen fasean, Basque Culinary Center-era eta Donepaleko Errecart Lizeoko Plataforma Teknologikora bisitak egin zituzten. Eta aurrera begira ere, 15 ekoizle horien produktuak merkaturatzeko, Ipar Euskal Herrian hedatzeko estrategia bultzatu nahi dute. Elikadura arloko 15 enpresa txiki dira, produktu eskaintza anitzekoak. Bidassoa Basque Brewery garagardotegia, Hiruzta txakolindegia, Doncel esneki enpresa, Azkuene bakailuak, haragi ekologikoa ekoizten duen Olaberria auzoko Oihanalde baserria edota okinak ere. Hondarribiko GARUA artisau ogi-lantegia bezala.
Bertako Olatz Lizasuk esplikatu digunez, enpresa txikiek bakardadean nekez eman zitzazketen urratsak emateko aukera eman die proiektu honek. Enpresa ehuna ehundu eta baliabide teknikoak eskaintzen dizkietelako. Bere hitzak dituzue entzugai eta baita Maria Serrano, Bidasoa Bizirik-eko presidente ordearenak ere