Euskararen Nazioarteko eguna kari, ekimen ugari antolatu ditu Irungo Udalak

Antxeta Irratia 2019ko aza. 27a, 00:00

Irunen, atzo eman zioten Euskara Zerbitzutik antolatutako programazioari abiada, bertso saio batekin. Eta gaur, "Muga deitzen da pausua" dokumentala eskainiko dute Amaia KZn, arratsaldeko 19:00retan, eta ondoren Izarfilms produktorako Izaskun Araindia hurbilduko da solasaldi batentzako. Bihar, aldiz, Oiasso Erromatar Museoan, Euskaltzaindiaren mendeurrena ospatu eta omentzeko, "Euskaltzaindiak egunak eta lanak" dokumentala pasako dute, eta Miriam Urkia euskaltzaina izango da ondoko solasladian.

Behin motorrak berotuta, larunbatetik aurrera izango dira hitzordu gehienak. Abenduaren 4an haur parkea eta Tor Magoaren ikuskizuna izango da. Eta arratsaldez, Margolaria filma eskainiko dute Amaian. Abenduaren 5ean bi film proposatuko dituzte. Haurrentzako "Pikatxu detektibea", eta helduentzako "Agur Etxebeste". Eta iada gabonetako programazioan murgilduta, abenduaren 27an "Elkano" marrazki bizidunen filma ere, Amaia Kultur Zentroan. Azken honetarako gobnidapenak jaso beharko dira Luis Mariano Turismo Bulegoan.

 

Iban Eguzkitza udal euskara zerbitzuko zuzendariak agendaren berri eman digu

Erlazionatuak