2015az geroztik, talde bat ari da koalizio abertzalearen barruan gai hau jorratzen. Eta lanketa serio eta sakona egin ondotik, etxebizitza eskubidea bermatua izateko geroz eta zailtasun handiago dagoen garaiotan, neurri ausartak aldarrikatu ditu.
Alokairuzko etxebizitzen parke publikoa sortzea eskatu du EH Bilduk, hutsik dauden etxebizitzen errolda bat eginez, eta gazteei zuzendutako aukerak proposatuz.
Alokairu sozialean ordaindu beharreko zsoldataren %30a baino gehiago izan ez dadila eskatzen du EH Bilduk. Eta gazteen kasuan, elkarte komunitate horietan lanak eginez, ordaindu beharrekoa apaltzeko aukera eman nahiko lukete.
Bestalde, Hiri Antolaketa Planak etxebizitzak eraikitzea aurreikusten du Via Irun eremu berrian. Lur horiezk gaur egun publikoak direla kontuan hartuta, bertan eraikitzen den guztia etxebizitza arazoari aterabideak eskaintzeko beharko lukeela dio EH Bilduk.
EH Bilduko Dani Berasategirekin hitz egin dugu
EH BIlduko