Hendaiako Herriko Etxeak, tokiko hirigintza planaren berritze proiektuari buruzko jendeen aitzineko galdeketa publikoa abiatu du

Antxeta Irratia 2019ko aza. 26a, 00:00

Abenduaren 27ra arte zabalduko da herritarren ekarpenak jasotzeko epea. Herriko Etxeko ordezkarien esanetan, hirigintza proiektu berrian etxebiziaren arazoari aurre egiteko politika zuzen baten proposamenarekin batera, mugikortasuna eta tokiko ekonomia sustatzeko irizpideak ere barneratuko ditu.
INSEE erakundearen arabera 2011atik 2016ran lehen etxebizitzaren kopurua apaldu egin da Hendaian. Bost urteetan % 5a apaldu da, jakinaik aurretik ere, Hendaiako etxe guztien %35a bigarren etxebizitza zela, eta %5a hutsik zegoela.
Hirigintza plan berriak, etxebizitza politika zuzenago bat eskatzen du beraz.
Tokiko hirigintza plan berriarren inguruko informazioa eskatzeko edota ekarpenak emateko permanentziak antolatu dituzte, hortaz, abenduaren 5ean eta 27an  arratsaldeko 14.30etatik 17.30 herriko etxean bertan, galdeketaren arduradun nagusiarekin elkartzeko aukera izango da. Hortaz gain abenduaren 21ean larunbatarekin antton abadia biltzar zentroa, zokoburun bilkura pulikoa deitu dute, hitzordua goizeko 9.etatik 12.00etara iragango da.
Galdeketaren emaitzak, urtarrilean Herriko Kontseiluan aurkeztuak eta bozkatuak izanen dira, ondoren euskal hirigune elkargoaren oneritzia jaso beharko dutelarik.

Iker Elizalde, Hendaiako auzapezordearekin hitz egin dugu