ENEDIS enpresak frantses Estatu mailako argindar kontagailuen %100a Linky kontagailu adimentsuengatik aldatzeko epea amaitzear dago.

Antxeta Irratia 2019ko aza. 26a, 00:00

Hendaian, herriko 14.500 kontagailuak ordezkatzeko azaroaren bukaera arteko epea zuen ENEDIS-ek. Baina horretarako azpikontratatu duen Donibane Lohitzuneko AIRRIA enpresako teknikariek zailtasunak izan dituzte.
Linky-ren kontrako mugimenduaren eskutik, norkbere etxeko kontagailua ez ordezkatzeko eskubidea aldarrikatu duten 2.000 partikular badira Hendaian. Eta epea amaitzear dagoela, 12.500 baino ez dituzte aldatu.
Halere, eta kontuan hartuta, dagoeneko frantses Estatuan kontagailu hauetako askok su hartu dutela. Berez hedatzen dituzten uhin elektromagnetikoek, gizakion osasunarengan kaltegarria dela oroitarazten dute anti-linky mugimenduko kideek.
Bestalde, dagoeneko 5G interneta azkarraren sarea hedatzen hasi dira ere. Eta honek hiriguneetan txoriak akatzen eta uxatzen dituela salatu dute ekologistek. Ostegun hontan, Angeluko Maiseon pour Tous delakoan, Annie Sasco mediku epidemiologa eta minibizian aditua gonbidatu dute hitzaldi bat ematera. Bordeleko unibertsitateko katedraduna da bera, eta "La 5G en question?" izenburupean, internet sare berriak eta inguratzen gaituzten uhin elektromagnetioek sorrarazten dituzten eritasunetaz informatuko du.

Peio Urriza ACEko kidearekin hitz egin dugu