Hendaiako Nekatoenea arte eta sorkuntzarako etxea, Abbadiako eremuan kokatua dago. CPIE euskal itsasbazterra erakundearen kide da. 20 urte bete dituzte orain dela gutxi. Nekatoenea barrutik ezagutuko dugu gaur, eta horretarako, Aintzane Lasarte, bertako teknikariarekin hitzegin dugu.