Izan ere, sei hilabetez horretarako kontratatutako 6 agente zibikoek egindako lanaren ondotik, datozen asteetan kanpaina berri bati ekingo diote. 3.099 herritarrekin harremanetan sartu dira sei hilabeteotan, hauek informatzeko, eta egindako kale-inkestetan 512 kexu eta iradokizun bildu dituzte, Irun hiri atseginago bat egiteko. "Nolanahi ere, norberaren arduratik hasten da hiri bizigarriago bat eraikitzeko lana". Hala adierazi du Cristina Laborda hautetsiak.
Baina Udaltzaingoak du udal ordenantza betearazteko helburuarekin bat eginez, agente zibikoek fondoko lasterketa bat bailitzan, herritarrak konzientizatzen jarraituko dute, txakur kaken bilketaz, gehiegizko zaratari buruz edota mugikortasunaren alorrean ere.
Hala, azken kanpainan, eskoletara hurbildu dira mugikortasun ordenantzen berri ematera, eta bizikletak saltzen dituzten establezimenduetara ere. Eta txakur kakaren arazoa arindu nahian, herritarrak informatzearekin batera, albaitari klinikak eta animali-maskota salmenta guneetara ere jo dute.
Joxean Ibargoyen udaltzaina