Azaroaren 25ean hainbat ekitaldi eta hitzaldi antolatu dira Irunen. Ohi denez, Gaurko Andreak taldeak hainbat hitzordu proposatu ditu. "Baldintzarik gabeko maitasuna" tailerra gaur arratsaldan bertan izanen da. Virginia Ortega Elorriaga da hizlaria. Irene Kastezubi taldeko kidearekin hitz egin dugu eta datozen egunetarako hitzorduen berri ere eman digu.