Astelehen goiz hontan eman dute aurtengo edizioaren berri. Aurten egun osoko egitarau bat prestatu dute Palmera Montero gunean, aktibitate eta mintzaldiak proposatuko dituztelarik, eta izena emateko epea azaroaren 21etik 28rakoa izanen da, Eunate Encinas Gazteria saileko teknikari arduraduna. SOINU hitzordurako izena eman behar da beraz, dohainik bada ere baitezpadakoa da izena ematea eta Irungo udalak jakinarazi duenez 4 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako haurtzaindegi zerbitzua eskeiniko dute jardunaldiaren denboran. Goizeko 10etan hasiko dira umeen ongizateari buruzko topaketak Azaroaren 30ean eta arratsaldeko 18ak arte.