“Hiztegia eskuan, Euskara ahoan” sakeleko hiztegi bilduma elgarrekin ekoitzi dute Miarritze, Baiona eta Hendaiako herriek lankidetzan, Euskal Elkargoa

Antxeta Irratia 2019ko aza. 18a, 00:00

Material horren helburua bikoitza da. Alde batetik, euskararen ikaspenean bidelagun izan. Bestetik, ahozko erabilpena azkartzea. 
Gai orokorrak atxeman daitezke, eguneroko bizitzari lotutakoak, familia, aroa, eskola bezala…Eta berezituak ere bai, zientziak, arnoa edo bide heziketa.  
Hendaian hasi dira hiztegitxoaren paperezko banaketa egiten, Herriko Etxea ez ezik, Mediatekan, Varietes zinegelan, Gazte Informazio Bulegoan, Mendi Zolan kulturgunean, Turismo Bulegoan eta Denentzat Sozial Zentroan ere eskura daitezke. Eta hendaye.fr Herriko Etxearen webgunean ere, formatu elektronikoa deskargatu daiteke. 
Kristof Arotzarena lankidea, Eneko Gorri, Miarritzeko euskara teknikariarekin mintzatu da sakeleko hiztegi proiektuari buruz.