orain dela 12 hilabeteko hitzordua gogoratuz, hitzordu bat burutu zuten larunbatean. Urteurrena gogoratzetik haratago, aurrera begirako erronka eta ilusioak ere adierazi zituzten. Gure Esku tresna gisa indartzea eta gorpuztea, espero dute batetik; bestetik, Euskal Herriak bere etorkizuna erabaki ahal izateko erreferendumaren aldeko herri iniziatiba bat martxan jartzea. Era horretan, fase berri bati heltzea. Euriak batere lagundu ez bazuen, jendetsua izan zen ekitaldia eta antolatzaileak pozik daude lorturikoarekin.
Ander Errazkin dinamikako kidearekin hitz egin dugu