Hika teatroaren eskutik, "Txarriboda" umorez jantzitako obra taularatuko dute bihar Irungo Amaia KZn, iluntzeko 20:00retan

Antxeta Irratia 2019ko aza. 15a, 00:00

Arrakasta bildu duen antzezlana, musikala dela esan genezake, sei kantari eta abeslari biltzen baititu eta zuzenean abestu eta kabaret modura gozatzeko aukera ematen baitu ere. Baina umorea kritika sozialarekin ere uztartzen du, euskal usadio zaharra den txerriaren hilketaren txarriboda bat aitzaki hartuta. Agurtzane Intxaurraga zuzendariak esplikatu digunez, casting zorrotza ere egin zuten abeslarien maila bermatzeko, eta proiektu borobila osatu dute.  Sarrerak 14,60 eurotan dira salgai Luis Marianoo turismo bulegoan eta irun.org/entrada atarian. Bihar Amaiako lehiatiletan ere eskuratu daitezke, eta 9,60 eurotan, bost merkeago, langabetu eta gazteentzat.