Irungo Elkarrekin Podemos Ahal Duguk Higertoki SL enpresak Zaldunborda Gainan gauzatu dituen ekintzak salatu ditu

Antxeta Irratia 2019ko aza. 15a, 00:00

Irungo Elkarrekin Podemos Ahal Duguk bere partetik, Higertoki SL enpresak Zaldunborda Gainan, Hondarribiko gobernu-taldearen babesarekin, dagoeneko gauzatu dituen ekintzak salatu ditun, eta garatu nahi duen Outlet Village delako megaproiektua gelditu behar dela aldarrikatzeko agerraldia egin du gaur. Izan ere, urrian Plan Partzialaren hasierako onespenari eutsiz, enpresa lanean hasi da Zaldunborda Gainako lurrak egokitzen, horretarako zuhaitzak eta landare guztiak suntsituta, eta Jaizkibel - Aiako Harria korridorea mehatxatuz. 

Gauzak honela, eta oraindik garaiz gabiltzala sinetsita, EAJk eta PSEk adierazi dituzten kontraesanak kontuan hartuta, proiektua geldiarazi dezatela eskatu diete, Gipuzkoako Elkarrekin Podemos-eko batzarkidea den, Maria Valiente irundarrak, eta Miren Etxebeste zinegotziak. 

Elkarrekin Podemos-etik nabarmendu nahi izan dute gaurkoan ere, Hondarribian sortu den Zaldunborda Gelditu plataformarekin bat egiten dutela. Eta alde ekonomikoaren partetik, jeltzaleek defendatzen dituzten proiektuak sortuko omen dituen 2.000 lanpostuen aurrean, halako proiektuek sortzen dituzten lanpostuen bikoitza galarazi ohi dituztela bere inguruan eragindako kalteengatik

 

 

 

 

Miren Etxebeste