Ihauteriei begira Irunen

Antxeta Irratia 2019ko aza. 14a, 00:00

Irunen otsaileko inauterietako kabalgata prestatzeko lehen bilerak egin dituzte dagoeneko Udalarekin. Berez, irailaz geroztik ari dira eskoletako guraso elkarteetatik eta Irungo kultur elkarteetan mozorroak eta koreografiak prestatzen. 

Santiagoko Deabruak kultur elkarteak, aldiz, antolaketa serioski hartzen badu ere, ondo pasatzea eta katxondeoa dute helburu haien hitzetan. Eta nahi duen bidasotar orori deia luzatu diote eurekin bat egtin dezan. Konpartsa honetan parte hartu nahi duen orok, jakin dezala, larunbata hontan 17:00etan bilera egingo dutela Arbesko Errotan duten egoitzan. Bestela ere santiagoko.deabruak@gmail.com-era idatzita argibideak emango dizkizuete. 

Juanjo Toledo elkarteko kidea

Erlazionatuak

Ihauteriei begira Irunen

Antxeta Irratia 2019 aza 14 Behe Bidasoa