Emakumezkoen euskal futbol taldeak greba mugagabera joango dira, Ligako Kluben Elkarteak, Espainiako Iberdrola Ligako jokalariek galdegindako lan hitzarmen berriari uko egin ondotik.
Hala, beraz, Champions-eko partidetan ez du eragingo, eta jokalariak asteko bost entrenamenduekin jarraitzea deliberatu dute, baia ez dituzte Ligako norgehiagoka gehiago jokatuko entzunak izan arte.
Bilboko Athletic eta Donostiko Errealeko jokalari guztiek bat egin dute greba mugimenduarekin. Aldarrikatzen dituzten lan baldintza minimoak direlakoan baitaude. Urtean 12.000 euroko guttieneko soldataz gain, emakume langile diren heinean, ama izateko eskubidea bermatuko dien Haurdunaldi-Amatasun hitzarmen soziala, kirolari diren heinean min hartuta dauden garaietan soldataren ehuneko ehuna jaso ahal izaitea galdegiten dute.
Sara Olaizola irundarra, Errealeko erdilaria da