Urtebete, "hitza hartu zenetik"

Antxeta Irratia 2019ko aza. 12a, 00:00

Heldu den azaroaren 18an, aldiz, urtea beteko da Irungo herri kontsulta egin zenetik. Ahalduntze prozesu partehartzaile luze baten ondotik, egun hartan 4.891 irundarrek parte hartu zuten estatus politikoari buruz eta erabakitzeko eskubidearen inguruan bere iritzia emateko kontsultan.  Baina kontsulta egin bezain pronto iragarri zuten, hura abiapuntua baino ez zela. 

Horrela, heldu den azaroaren 16an eta herri kontsultaren lehen urtemuga aitzakia hartuta, "Herri Kontsultatik, Erreferendumera" lelopeko ekitaldi bat antolatu du Hartu Hitzak, Gure Esku Dagoen hurrengo fasean sartzeko atarian dagoela iragartzeko. 

Herri Galdeketa egin zenetik urtebete ondoren, atzera begiratu, eta orain ohartzen hasiak dira herri kontsultak suposatu zuenaz, irundarren ahalduntze demokratikoari buruz. Baina hurrengo urratsa emateko prest dira. Eta heldu den larunbatean goizeko 11:00etatik aurrera San Juan plazan emango dute horren berri aipatutako ekitaldian. Datozen asteetan bilkurak eta internet bidezko plataforma batetan ere ekarpenak egin ahal izango dira prozesuan. Etanabarmendu beharra dago, San Juan plazako ekitaldian, ekimena sustengatzeko aukera izango dela bazkidetza eginez. 

Bertako kideekin hitz egin dugu

 

Erlazionatuak

Urtebete, "hitza hartu zenetik"

Antxeta Irratia 2019 aza 12 Behe Bidasoa