Enbata gaztetxearen inagurazioa prest

Antxeta Irratia 2019ko aza. 12a, 00:00

Hendaiako gaztetxeak urratsak ematen jarraitzen du. 2010. urteko udan hondartza auzoko etxe bat okupatu zutenetik, gazte asanbladak ibilbide luzea egin du euren proiektu autogestionatua garatzeko egoitza egoki bat aldarrikatuz. Orio auzoan 20 urtez hutsik egon ondotik eta sasiak jana zegoen Pariseko Ospitaleen jabetzakoa zen Argi-Hastea etxea urtebetez okupatu ondotik, hustu eta libratu behar izan zuten auzitegien aginduz. Baina Hendaiako Herriko Etxearekin 2018ko neguan isilpeko negoziaketetan egoitza berria lortu zuten. 

Joan den udan Kaneta Portuan Herriko Etxearen jabetzakoa den dispentsario zaharra egokitu zuen honek, gazteek erabil dezaten. Eta azaroaren 30ean irekiera ofiziala ospatzeko besta antolatu dute. Gaztetxearen izena ere aldatu dute. Dagoeneko ez da Sasiko Gaztetxea, Enbata gaztetxea baizik. 

Irati eta Oneka, gazte asanbladako kideekin mintzatu da Koldo Nausia lankidea

Erlazionatuak

Enbata gaztetxearen inagurazioa prest

Antxeta Irratia 2019 aza 12 Behe Bidasoa