Joan den urriaren 17an egindako aurreneko bilera irekian, auzoaren diagnostikoa egin eta gero, gaur proposamenak egiteko bigarren foroa antolatu dute Elitxu-Lapitze auzo elkartean. Prozesu partehartzaile honen gidaritzapean Hiritik At kooperatiba dago. Lehenagotik ere Landetxan eta iaz San Migel auzoan halako prozesuetan eskarmentua dutelarik. Horrexeagatik jo zuten Elitxu-Lapitzeko bizilagunek haiengana laguntza eske. Esan bezala, bigarren foroa bihar arratsaldeko 19:00retan egingo dute auzo elkartean bertan. Eta hirugarren saio bat ere aurreikusten dutela esan digute. Ibai Esteibarlanda, auzotarrekin prozesu hau gidatzen ari den Hiritik At-eko ordezkariarekin mintzatuko gara