Gaur Hondarribiko udalbatzan aztertuko den datu kezkagarria jakitera eman berri du Eusko Jaurlaritzak. Munduko Osasunaren Erakundeak markatzen dituen CO2 kutsadura isurien segurtasun neurritik gora egon da Hondarribia 2018ko 81 egunez. Onargarria gehienez jota 25 egun denean.
Ideia baten egiteko, Euskal Herriko gune industrialenetan, Durangok 109 eman ditu, eta Bilbok edo Muskizek 23. Gipuzkoa mailan Hondarribiak eman du daturik gorena, gunerik kutsatuena gisa. Andoain 14, Donostiak 18 egun, Azpeitiak 26 edo Zumarragak 36 eman dituen bitartean, 81 egunez onargarria den CO2 kutsadura mailatik gora eman baititu Hondarribiko herriak.
Irunen ez bezala, Hondarribian aire-kutsaduraren neurgailua martxan da. Kalixa Silanesek aitortu digunez, Hondarribian industria ez dagoela kontuan hartuta, kutsadura hori trafikoaren ondorio dela ondorioztatu du Eusko Jaurlaritzak.
Batez bestean, 11 milioi auto baino gehiago sartu eta irteten dira urtero Hondarribiko Amuteko zubitik. Eta aldamenean N-1 Jaitzubiko errepidea dagoela, esate baterako.