15 urte beteko ditu Santiagoko Deabruak elkarteak txikiak eta handiak beldurtzen

Antxeta Irratia 2019ko urr. 29a, 00:00

Santiagoko Deabruak elkarteak azaroaren 2an Ficoban antolatuko duen Beldurraren Pasadizorako sarrerak, urriaren 29, 30 eta 31n salduko dituzte. Amaia Kultur Zentroko lehiatiletan jaso ahal izango dira 3 eurotan, 17:30etatik 19:30era. 15. urtea dute hastapen-hastapenetik sekulako arrakasta izan zuen ekimen hau. Bolondres askoren ahaleginari esker, sendotzen joan da, eta hiruzpalau ordutan 2.000 bisitari baino gehiago jaso izan dituztelarik, urtero berritzen dute ilusioa. Koldo Nausia lankidea, Juanjo Toledo, Santiagoko Deabruak elkarteko kidearekin mintzatu da. 

Erlazionatuak