Oiasso Museoak Irungo erromatar aztarnetan zehar ibilaldi komentatua antolatu du larunbata honetan.

Antxeta Irratia 2019ko urr. 18a, 00:00

Goizeko 11:00etan museotik abiatuta, Mertxe Urteaga arkeologoaren azalpenekin batera, IRUN TIR TOUR OIASSO app berria erabiliko dute. Google Play bitartez deskargatu daiteke dohainik. Arkeolan Fundazioak Euskal Herriko Unibertsitatearekin garatu dute, eta Jaime Rodriguez Salis irundarrak, Oiasso hiri erromatarra zeneko aurreneko aurkikuntza egin zuenetik 50 urte betetzen direla probestu nahi izan dute, arkeologiaren dibulgazioa teknologia berrietara egokitzeko. Elena Torregarai, Arkeolaneko kidea, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, eta Oiasso Museoko zuzendari berriak esplikatu digunez, historia ikertu eta indusketak ezinbestekoak izanik, honen dibulgazioaren aldeko apostua egin nahi izan dute oraingoan. Aplikazio berriari buruzko xehetasunak eman dizkio Koldo Nausia lankideari.