Zirku bati Hendaian jartzeko baimena ukatu izanak eztabaida piztu du joan den udan herrian. Eta atzo zirku ibiltarien baimentzeko udal araudi berria onartu dute. Frantses Estatu mailan lege zehatzik ez badago ere, Hendaiak animaliak babesteko baldintza zorrotzak ezarri dizkie araudi horretan zirkuei. Baina proiektu garrantzitsuagoei buruz, Hondartzan eraikitako zahar-etxe berria martxan jarri arte, historikoki Hendaiako zahar-etxe bakarra izan zen Haizpean egoitzaren arramoldatze proiektua aztertu zuten atzo.
Gaur egun zerbitzu ezberdinak eskaintzen dira bertan, asteazkenetako haurren Aisialdigune gisa, futbol taldeen egoitza gisa edota Kalakan taldearen entsegu gune ere bada. Baina eraikina zaharkitua geratu da, eta sobera metro karratu ditu proiektu gehiago jaso ahal izateko.
Lizardi eta Sopite auzoen artean kokatuta, bista ederrak dituenez, errex saldu daitekeen eraikina izanik ere, Herriko Etxeak atxiki eta proiektu estrategiko bat gauzatzea erabaki du bertan.
Richard Irazusta