Gure Esku Dago-k deituta ostiralean 19:30etan Irungo epaitegitik hasita Zabaltza plazaraino giza katea egingo dute

Antxeta Irratia 2019ko urr. 17a, 00:00

Irudi ikusgarriak eskaini zituen atzo, Aiako Harrian, OarsoBidasoko herritarrek antolatutako Katalunyako herria sustengatzeko ekimenak. Argiak eskuetan, mendi tontor lerro osoa argiztatu zuten, bere garaian Katalunyan Monserrat mendian egin izan zuten bezala, erreferenduma bidea dela argi uzteko. Irunen, aldiz, kataluiniar preso politikoen epaia salatzeko asteleheneko mobilizazioetan 250 lagun bildu ondotik, Gure Esku Dago-k deituta bihar 19:30etan Irungo epaitegitik hasita Zabaltza plazaraino giza katea egingo dute. Ander Errazkin, Irungo Gure Esku Dago dinamikako kideak Katalunyako presoen kontrako epaiak herritarren erantzun ozen bat behar duela dio.  Mobilizatzeko iniz baino behar handiagoa dagoela ulertuta, joan den asteleheneko manifestazioaren ondotik, esan bezala, bihar giza katea egingo da Irunen. Donostiko manifestaldi nazionala "Erreferenduma ez da delitua" lelopean egingo da, larunbatean, 17:30ean Antiguotik abiatuta.