Hala aitortu digu, Javier Altuna, Gipuzkoako EAJko batzarkideak, joan den astean EH Bildu eta Elkarrekin Podemosek Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako proiektua geldiarazteko proposamena jeltzaleek blokatu ondotik.
EAJ alderdiak tokiko merkataritza babestu nahi duela nabarmendu du. Baina tokiko udalen erabakitzeko autonomia errespetatzen dutela. Eta irizpide hori kontuan hartuta, Hondarribiko Udal Gobernu jeltzaleak eman dizkieten proiektuaren xehetasunekin bat egiten du. Udalak behin eta berriz nabarmendu du 2.000 lanpostu zuzen sortuko dituen proiektua dela Zaldunbordakoa. Ekologisten kezkari buruz, aldiz, deus gutxi esan dute.
Proiektua mahai gainean jarrita, Javier Altuna EAJko batzarkidearen kontraesanak agerikoak dira.
Bien bitartean, Zaldunborda Gelditu lelopean, Hondarribian izan ezik, eskualde mailan eratzen ari diren plataforma indartzen doa. Eta bihar, ostegunero bezala, iluntzeko 20:00retan San Pedro kaleko Axeri parean proiektuaren kontrako elgarretaratzea deitu dute hirugarren astez.