1969/1970 ikasturtea berezia izan zen gure eskualdean. Urte haietan kirol elkarteen sorrera loraldi bat eman baitzen Bidasoa bailaran. Hondarribia Arraun Elkarteak bere 50. urtemuga ospatu berri du udan. Eta heldu den urtean Hondarribia Futbol Elkarteak ere mende erdi beteko du. Baina ez da klub edo kirol elkarte bakarra. Izan ere, eskualde mailako Txingudi Errugby Kluba ere 50. urteurrena ospatzen ari da aurten. Joan den ekainean hau ospatzeko besta antolatu zuten Irungo Urdanibia plazan, eta Amaia Kultur Zentroan 50 urte horien ibilbidea aditzera ematen duen erakusketa antolatu zuten ere.