2011az geroztik koalizio abertzaleak landu, eta 2015 zein 2019ko udal hauteskundeetako herri programan barneratutako zutabe nagusietako bati lotuta dago proiektu hau. Aldaketa Klimatikoaren kontrako borrokan, trantsizio energetikoa bultzatzeko, hirietatik asko egin daitekeelakoan dago EH Bildu, eta Irungo energiaren kontsumo eredua energia fosiletan oinarrituta dagoenez, eredu jasangarriago bat lortzeko Energia Berdearen Bulego hau tresna garrantsitsua izan daitekeela uste dute.
Joxe Cayetano, EH Bilduko ordezkariak urteak daramatza proiektu hau lantzen, eta behin diru partida onartu egin dela, orain akordio politikoa, ausardia eta lidergo instituzionala beharrezkoa izango dela esplikatu dio Koldo Nausia lankideari.