Hiritik At kooperatibaren eskutik, joan den urtean San Migel auzoan gauzatu zuten proiektuaren ildo beretik, auzoaren beharrak diagnostikatu, hobetu daitekeenari buruz hausnartu eta aterabideak proposatuko dituzte datozen asteetan.
Horretarako, bi foro ireki antolatu dituzte, urriaren 17an ostegunarekin, aurreneko bilkura irekia egingo dute nahi duen orok auzoaren diagnostikoa egiteko ekarpenak egin ahal izango dituelarik. Eta azaroaren 7an bigarren bilkura.
Dagoeneko mugikortasuna, hirigintza, ekipamendu publikoetaz, kultur aniztasunaz, gazte eta adinekoen beharretaz edota auzoko ekonomiari buruz zenbait erronka edo behar markatu dituzte. Eta administrazio publikoari helaraziko diote prozesuaren emaitza kontuan har dezaten. Baina agintari politikoengan delegatu gabe, auzoko eragileek beraiek ere, auzotik abiatutako ekimenak gogoan hartuko dituzte.
Prozesu honen inguruko xehetasunak eman dizkio Koldo Nausia lankideari, ekimenaren eramailea den Hiritik At kooperatibako kide batek.