Joan den irailaren 29an, Hondarribiko Udalak diruzlaguntzen dituen GKE eta elkarteen proiektuak gizarteratzeko, Butroi pasealekuan ospatutako Hondarribia Elkarlanean ekimenaren baitan, Gotzone Larrarte zinegotziak iragarri zuen aurten garapen proiektu eta kooperaziorako diru partida handitu egingo zuela Udalak.
Berez, joan den urteko partidatik 30.000 euro baino ez ziren banatu. GKEek salatu dutenez, dirulaguntzak eskatzeko deialdia berandu egin zuelako Udalak. Agerraldi berean, Gotzone Larrartek iragarri zuen lehenbailehen plazaratuko zutela aurtengo deialdia. Baina oraindik ere, GKEak esperoan dira. Hau dela eta, Abotsanitz udal taldeak diru-laguntzen prozedura berehala abiatzeko eskatuko du urriaren 30eko osoko bilkuran.