Loidi salan da zita, "Euskarazko Irakurtzaletasuna Irungo Udal Liburutegian" ikerketa osatzeko falta zaien informazioa eskuratu nahi dute, herritarren iritziak jasota. Jose Antonio Loidi Beka 2018 irabazi zuten, eta haien helburua da, batetik euskarari dagokionez, Irungo Udal Liburutegiaren egungo egoera kuantitatiboa jasotzea, baita irakurzaletasuna sustatzeko aktiboak izan daitezkeen jarduerak eta eragileak aztertzea ere. Horretarako, liburu funtsa, egitaraua eta hainbat aditurekin mintzatu dira, baina erabiltzaile edo herritar soilen iritziak behar dituzte, konfirmatzeko, ea euskaldunok ere gaztelerara lerratzen ote garen irakurtzerako garaian, eta zergatik.