Hondarribiko Udalak Ondartza kiroldegi atzeko futbol zelai berriaren berdegunea berritu egin du udara honetan. Eta heldu den urtean, Hondarribiko Futbol Elkarteak 50 urte beteko dituen ikasturterako, Ondartza futbol zelai nagusia berritu egingo dute. Horretarako, proiektua eta aurrekontua onartua dute iada. Orotara milioi euro bat baino gehiagoko inbertsioa egingo dute. Koldo Nausia lankideak bildu ditu xehetasun gehiago Kalixa Silanes, Kiroletarako zinegotziaren eskutik.