Merca2dasoa azoka, 2008az geroztik Txingudiko Zerbitzuak-ek urtean antolatzen dituen hiruzpalau bigarren eskuko azoka hondakinen kopurua apaltzeko eraginkorra dela erakutsi du. Igande hontan, goizeko 10:00etatik aurrera Zabaltza plazan ospatuko dute aurtengo lehendabiziko azoka. Kontuan hartuta, iraila bukaeran Mugikortasun Jasangarriaren Astearen baitan iada, bizikleta eta patinete salerosketarako saio berezi bat antolatu zutela.
Leire Zubitur, Txingudiko Zerbitzuak-eko kudeatzaileak dioenez, normalean zabortegian bukatu ohi duten gauza askori, bigarren bizitza baten eskaintzeko aukera paregabea da azoka hau.
Nahi duen orok, etxean ahaztuak eta gordeak dituen gauza horiei etekin ekonomiko txiki bat, eta ekologiko handia ateratzeko aukera badu beraz, igande hontan, goizeko 10:00ak baino lehen azokara eraman, eta kontsignan utzita.