Gizartea eraldatzeko asmotan, adimen desgaitasuna duten pertsonek jendarteari euren lekuan jartzera gonbidatzeko xedez. Irisgarritasun kognitiboaren gaian indarra egin nahi dute. Kanpainaren bidez, desgaitasun intelektualaren "betaurrekoak" jartzera gonbidatu eta gizarte inklusiboago bat eraikitzeko beharraz sentsibilizatzeko. ATZEGI fundazioak 2.188 familia biltzen ditu gaur egun Gipuzkoan, 2.279 adimen desgaitasuna duten pertsonei laguntza eskainiz. Adimen urritasuna duten pertsonei egunerokoan laguntzeko prest diren, euren burua atzegizale izendatu duten 15.223 pertsona daudela kontuan hartuta, orotara 15.200 pertsona baino gehiago dira elkartearen oinarri soziala osatzen dutenak. Gure eskualdean, 217 familia dira, eta 649 atzegizale. Hortaz, egunerokoan, kalean, zailtasunetan diren adimen urriko pertsonei esku bat botatzeko prest diren orori, atzegizale egin daitezela galdegin dute.
Aloña Agirrerekin hitz egin dugu