Hondarribia Arraun Elkarteak 50 urte bete dituen ikasturte honen erdia eman du Gonzalo Carrion "Txalo"-k arraunketan bere herriaren alde. 20 urte lehen traineruan lehiatzen aritu ondotik, eta azken hamarkadan inoiz amestutako sari guztiak eskuratu eta gero, arraunak lehorrean uzteko erabakia hartu zuen joan den irailaren 8an Kontxako Bandera irabazi ondotik. Erabakiaren zergatiak eta arraunketari emandako bizi oso bati buruz mintzatzeko aukera izan dugu berarekin Antxeta Irratiko Kiroletik irratsaioan (ostegunero 13:00ean)
Aitortu digunez, arraunketaren munduari lotuta jarraituko du halabeharrez, "izan entrenatzaile lanetan ala traineruen erremolkea gidatzen, behar izanez gero ere". Gaztetan "kasualitatez hasi nintzen arraunketan, baina probatu nun, sartu nintzen ate batetik eta kostatu zait atetzea", dio, gazte garaietan Benta Zaharrean koadrilarekin arratsaldeak pasatzetik, traineruko eskifaian betirako familia topatzera iragan zen garaiak gogoratzerakoan.
Urte luzeetan zehar paladak ematen zituen herriko semeetako bat izatetik, orain trainerua espigoitik edo kai berritik ikustera ohitu beharko duela esan digu. Baina Hondarribiko arraunketaren historian bere izena urrez idatzirik utzia du "Txalok" dagoeneko, zale amorratu bat gehiago izango bada ere.
Nolanahi ere, erretiroa hartzearena, denboraldi hasieratik hartua zuen erabaki bat zen.
Gonzalo Carrion (ELK.)