Hilaren 8an, arratsaldeko 19:00retan da hitzordua. "Euskarazko irakurzaletasuna Irungo Udal Liburutegian" izeneko ikerketa lana osatzen ari dira, eta orain artean azterlanak utzitako hainbat datu esanguratsu aurkeztuko dituzte Oiartzun anai-arrebek, parte-hartzaileei hitza eman aurretik.
Izan ere, proiektuaren hirugarren fasean, bilera irekietan herritarren, irakurleen iritziak biltzean oinarrituko bada ere, lan eskerga egin dute dagoeneko, euskaldunok, euskaraz bizi arren, irakurtzerako garaian gehienetan gaztelera aukeratzen dugun zergatia argitu nahian. Heldu den asteartean, beraz, saio parte-hartzailea deitu dute CBA Kulturguneko Loidi gelan.
Maddalen eta Unai Oiartzun