Eta klaseetan euskara ikasten duten horientzat, edota euren sare sozialean euskaraz mintzatzeko zailtasunak eukita, euskarari astindu bat eman eta kalean praktikatu nahi duten horientzat ere, euskaltegitik Mintzalaguna eta Elkarrizketariak programak abian jarriko dituzte.
Euskararen erabilera sustatu, eta ikasten ari direnek praktika dezaten helburua izanik, Mintzalaguna programan parte hartzeko B1 mailatik gorako euskal hiztunak behar dira. Elkarrizketariak programaren kasuan, aldiz, maila apalagoa dutenei zuzenduta dago, eta euskaltegiak berak gidatutakoa da. Iaz, zazpi talde osatu zituzten Irungo Mintzalaguna programan, 53 mintzakide eta zazpi mintzalagunekin. Urriaren 7tik 15era izena eman daiteke www.irun.eus/euskara atarian. Euskara ikasten ari diren hasiberriak, maila bat dutenak eta euskaldun-zaharrak ere beharrezkoak dituzte. Bestalde, Hondarribian gaur egingo dute Mintzalaguna programaren aurkezpen ofiziala, San Pedro kalean, pintxo-pote batekin, arratsaldeko 19:00retan jende orori irekia.
Miren Tolosa, Udal Euskaltegiko zuzendaria