2020-2021 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du dagoeneko Biriatuko Ikastolak

Antxeta Irratia 2019ko urr. 3a, 00:00

Eskualdeko ikastolarik gazteenak, Biriatuko Ikastolak, garapen azkarra izan du. 2014. urtean sortua, bosgarren ikasturtea abiatu berri egin ez badu ere, 2020-2021 ikasturterako matrikulazio epea zabaldu du dagoeneko. Prebisio nahikoarekin lan egin nahi dute, jakinik, Biriatuko bihotz-bihotzean duten ikastola ttipi geratu zailela, eta aterabideak bilatu beharko dituztela. Izan ere, bost urtetan, bost aldiz biderkatu dute ikasle kopurua. Azaroa bukaera bitartean eman dute epea, heldu den ikasturterako matrikulatu ahal izateko. Horretarako, informazio guzia posta elektronikoz biriatukoikastolairakasle@gmail.com, edota Biriatuko Frantxa Baitako egoitzan, Xoldo parean galdetuz egin daiteke. 

Seaskako proiekturik gazteenetakoa izanik, epe labur batean, mila biztanle eskax dituen Biriatuko herrian behar bat asetzera etorri dela agerian utzi du Biriatuko Ikastola. Baina euren lana baldintza duinetan egiteko, beharrak dituzte. Ekonomikoak eta espazio aldetik ere.  Ikasgela berriak ezinbestekoak dituzte, eta gaur egun jolas garaia mugatua izateaz gain, herriko eremuak erabiliz, jantegi propiorik ere ez dute, eta eskola publikoarekin moldatzen dira han bazkaldu ahal izateko.

 

Edurne, bertako irakasle bakarra da