Hauek bertara bideratzeko ardura, kasu gehienetan, Irungo Harrera Sareak hartu du bolondreski. Eta urtebetean, 6.000 lagun inguru lagundu ditu bertaratzen.
Aldiz, Gipuzkoako Foru Aldundiak uda bukaeran iragarritako harrera zentro berriak, gaur ireki behar zituen ateak Arretxe-Gainan. Bere garaian Opel auto-salmenta kontzesionarioa zena alokatu du aldundiak horretarako. Baita egokitu ere.
Gaur iritsi diren migranteak, aldiz, Martindozenearen bideratu ditu Harrera Sareak oraindik. Baina zentro berria bisitatzeko aukera izan zuten joan den ostegunean. Eta kokagunea desegokia izan arren, migranteak baldintza duinetan egongo direlako baikorki baloratu du Harrera Sareak dispositibo berria.
Koldo Nausia lankidea mintzatu da, bisita egin zuen Harrera Sareko kidearekin.