Berez, 10 bat eskola iragango dira datozen egunetan Abadia Eremuko zelaietan dituzten 150 bat espezieetako 500 sagarrondoetako fruituak biltzeko lanetan. Baina nahi duen orok parte har dezake. Abadiako sagarnoaren sormarka "Bixkiak" du izena, eta oso ekoizpen mugatukoa da. Baina Abadia eremuko sagardiak ez dira ekoizpenera bideratuak, kontserbazioa eta pedagogia egitera baizik. Helburu kasik zientzifikoa du. Urriaren 5 eta 6an beraz, Sagarraren Prentsaketa Besta ospatuko dute Nekatoenean.
Jon Frahier, CPIEko ingurumen animatzailearekin hitz egin dugu