Urriaren 1ean Nazioarteko Adinekoen Eguna izango da eta egun berezia antolatu dute Irunen

Antxeta Irratia 2019ko ira. 26a, 00:00

Irungo Udalak urtero hirian bolondreski lan egiten duten bost adinekoen elkarteekin bat egiten du adinekoei zuzendutako jarduera programa zehatz batekin. Aurtengoan, aldiz, adinekoen egunak adine guzietako irundarrak bildu nahi ditu, belaunaldien arteko harremanak bultzatzeko erronka markatu baitira antolatutako ekintzekin. 

Gainera, egun bakar bat izan ohi dena, aurtengoan, lau eguneko programazioa izango da Makila, Izarbide, Soroxarta, Gure Altxor eta Nagusilan adinekoen elkarteei esker. 

Koldo Nausia lankideak bildu dizkigu xehetasun gehiago, Udaleko Ongizate arloko adinekoe zerbitzuetarako teknikariaren eskutik.