Higertoki S.L.U. enpresak aurreikusten duen Zaldunborda Gainako Outlet Village proiektua, 133 milioi euroko proiektua, 100 denda, aparkalekuak eta gasolindegiak barneratzen ditu. Azken egunotan Hondarribiko oposizioko udal talde politikoek egindako salaketak, eta Udal Gobernu talde jeltzaleak gezurtatutakoak izan dira protagonista.
Txomin Sagarzazu alkateak proiektuaren aurre-onarpena dekretu bidez eta egindako forma eta epeetan irregulartasunak dituen ala ez erabakitzeko, kazetariok ez gara epaile. Baina proiektuak eragin ditzazkeen onura edo kalteei buruz galdetzeko bagara nor.
Antxeta Irratia Hondarribiko Portuko dendariengana jo du euren iritzia jakin nahian. Azken egun hauetan "Stop Zaldunborda-Geratu Zaldunborda" kanpaina abiatu dute, eta proiektua geldiaraztea eskatzeko sinadura bilketa bat abiatzeko asmotan ari dira indarrak biltzen.
Dendariekin mintzatu gara jakiteko nola ikusten duten 5 milioi bezero Gaintxurizketa aldera eramango dituen proiektu hau. Eta hitzegin dugun guztiekin, mikrofono aurrean mintzatu nahi izan dutenak, eta ausartu ez direnak ere, denak kezkaturik agertu dira.