Oiasso Museoak bihar "Tertulia Literarioak" ekimena estreinatuko du

Antxeta Irratia 2019ko ira. 25a, 00:00

Ikasturete honetan betiere historia klasikoari buruz hausnartu eta eztabaida pizteko asmotan, idazleak, musikariak, historialariak eta erreferentziazko pertsonak gonbidatuko dituzte, euren liburu kuttuna proposatu eta eztabaida pizteko. Biharko lehen hitzorduan, Mertxe Urteaga arkeologa gonbidatu dute, eta aldaketa klimatikoa izango dute hizpide. Jakin izan dugunez, datozen hilabeteetako gonbidatuen artean Kirmen Uribe aurkitzen da, besteren artean. 

 

Juanjo Jimenez, Oiasso museoko kidea