Hondarribiko Udalak jakitera eman duenez, Hondartza kiroldegiko kanpoko futbol zelaiaren belar artifiziala aldatu egin du ikasturte berri honetarako.

Antxeta Irratia 2019ko ira. 25a, 00:00

17 urte egin ditu kirol-gune hori egin zenetik, eta asko dira egunez-egun instalazio hauek erabiltzen dituzten herritarrak eta kirol elkarteak. 

Berrikuntza obrek sei asteko iraupena izan dute eta punta-puntako zelaia jarri da. 

Bestalde, Hondarribia Futbol Elkarteak 50 urte beteko ditu 2021. urtean, eta iada joan den udaberrian mende erdia ospatzen hasteko “Izan zirenei esker, gaur garena gara” izenburupean dokumentala eta erakusketa antolatu zuten. Hala, urtemugarako Ondartza futbol zelai berria ere estreinatu ahalko dutela adierazi du Udalak. Aspaldiko konpromiso bat da. Eta Udalak jakitera eman duenez, egungo zelaia belar artifizialagatik ordezkatzeko proiektua onartua dago, 757.000 euroko inbertsioa egingo dutelarik.