Irungo EH Bilduk udaleko kreidtu modifikazioetarako 167.000 euroko aldaketa dakartzan 10 emendakin aurkeztu dizkio Udal Gobernuari.

Antxeta Irratia 2019ko ira. 25a, 00:00

Irungo Udala 2019ko udal aurrekonturik gabe egingo du urtea, eta egin beharreko hobekuntzak kreditu modifikazioetarako dauden 8 milioi euroetatik egin beharko ditu, halamoduz, dagoeneko 2020ko udal aurrekontuak talde politikoek negoziatzen hasiko dituztenean.  Jokin Melidaren arabera, Udalak interes elektoralak herritarren interesen gainetik jarri izanaren ondorio da, gaur egun Irungo Udalak bizi duen egoera. EH Bilduk aurkeztu dituen 10 emendakinen artean, Etxebizitza Hutsen Errolda osatzea, komertzio txikia sustatzeko neurriak eta gazte zein epe luzeko langabetuen kontrataziorako hauek dituzten laguntzen berri emateko formakuntzak, Oiassoko termak berreskuratzeko proiektua osatzea edota Energia Berdearen Bulegoa behingoz sortzea eskatu du. Azken honen kasuan, urte luzeetan egindako eskaera izanik, Udal Gobernu sozialistak begi onez ikusi omen du orain.  Beharbada aldaketa klimatikoa guztion ahotan den aktualitate gaia delako.