Azken 20 urteetan etxegintzak herriko nekazalguneetan eragindako desmasia iraultzeko, laborantxaren alde eta elikadura burujabetasunaren aldeko apostu

Antxeta Irratia 2019ko ira. 24a, 00:00

Ezinezkoa da bi hamarkadetan zehar etxebitizek irentsitako laurrak berreskuratzea, baina Hirigintza Plan Orokorrean bizitokiak eriakitzekoak diren zenbait lur, laborantxarako berrizendatzearekin, dinamikak aldatu nahi dituzte. Zentzu honetan, 2015ean Legarraldeko 12 hektareako lursailen gainean, tokiko lau ekoizlek euren proiektua abiatzeko aukera izango dute, lau urteko desmartxa baten ondotik, joan den astean, Hendaiako Herriko Kontseiluak Euskal Herriko Tokiko Lur Erakunde Publikoarekin hitzarmena izenpetu ondotik. Legarralde eremu hortan, baratzezaintza biologikoa egiten duten bi baratzezain, Kintoa zerrien eta oilaskoen hazkuntza biologikoa egiten duen hazle bat, eta garagarnorako garagar biologikoa ekoiztuko duen beste batek abiatu ahalko dituzte euren proiektuak. Legarraldeko lau proiektu hauen parean, aldiz, beste 11 proiektu aurkeztu zirela kontuan hartuta, haientzako lur gehiago sekatzen ari dira. Hendaian eskaxa da lurra gaur egun. Baina Lizardi eskolaren aldamenean etxeak eraikitzeko zuzendutako Mollier izeneko 3,5 hektareako lur-eremua begiz jota du Herriko Etxeak, hurrengo aukera gisa.