Interkoop, Bidasoaren bi aldeetako koopetatiben arteko topagunea

Antxeta Irratia 2019ko ira. 23a, 00:00

Hendaiako herriko etxeak, ekonomia sozial eraldatzailearen aldeko egitasmoa sustatzeko eta laguntzeko helburuarekin. « Interkoop » topaketa antolatu zuen joanden ostiralean. Hitzordu honetan, Bidasoaren bi aldeetako kooperatibak parte hartu zuten. Parte hartzaileen artean,BDS Koop, Labore Txingudi, Hiritik At, Larrunkoop, BIBARDO, Bidazi, CYCLART eta Borderline izan ziren besteak beste. Hitzordu honen helburua, Bidasoa inguru honetan diren kooperatiba ezberdinen arteko ezagutza sustatzea eta etorkizunean lankidetza proiektu amankomunak sortzea. 

Interkoop topaketan izan ginen eta Mikel Valero, BDS koopeko kidearekin hitzegin genuen. Baita, Arturo Villanueva, Larrunkoop eta BIBARDO kooperatibako kidearekin ere.