Estitxu Zalduak eta Juanjo Herrero Mansillak sortu, zuzendu eta interpretatutako ikusgarri hau, ez da ohiko antzezlana. Bartzelonatik duela bi urte iritsiak, garapen azkarra izan du euren konpainiak, proposamen berritzailea egiten dutenez gero. Obra hontan, maleta bat erdigunean jartzen dute, eta poetikarekin jolastuz gogoeta piztu nahi duen ikusgarri oso bisuala da, Estitxu Zaldua zuzendari eta interpretatzaileak dioenez. Antzerki interpretazio gestuala eta objetu eta txotxongiloen espezializazioan lizentziatuak dira. Eta hortaz, Juanjo Herrerok sortutako txotxongilo eta maskara bat ere baliatzen dute ikuskizun honetan. Emanaldia, larunbata hontan 20:30ean izango da Zokoburuko Mendizolan kulturgunean. Eta sartzeak aitzinetik eskura daitezke hendaye-cultur.fr edota telefono hontara deituta, 05 59 48 30 49