"Zalantzarik gabe" euren azken abestia plazaratu du Marmoka taldeak

Antxeta Irratia 2019ko ira. 20a, 00:00

Hondarribiko "Marmoka" musika taldeak udan izandako kontzertu andanaren ondotik, "Zalantzarik gabe" euren azken abestia plazaratu berri du. Atzo plazaratu zuten abestia eta, Ortzi Alonso, taldeko kideak zuri, Antxetako entzule zaren horri presentatzen dizu. Jakitera eman digutenez, azaroaren 2an Hondarribiko Amua Festibalean emango dute hurrengo kontzertua.  Scooby Band Hondarribiko gazte orkestrarekin batera ariko dira, formato akustikoan.