Urruñan, aldiz, Mitologia Gaua prestatzen ari dira urriaren 12an herriko plazan eskaintzeko. Iada duela bi urte, herri ekimenez eta ehunka lagunen partehartzearekin antolatutako gaualdiak egundoko arrakasta izan zuen. Eta oraingo honetan ere, euskal mitologiari lotutako pertsonai eta usadioak berreskuratuko dituzte. Duela bi urte, mukuru betea zen Urruñako pilota plazan egin zuten ikusgarria. Oraingo honetan, aldiz, ekimen ezin herrikoiagoa denez, herriko plaza eta karriketara eraman nahi dute. Nolanahi ere, ez da usaiako antzezpena. Sukaldeko lan handia eskatu baitu, euskal mitologiari buruzko ikerketa eta jantzien prestaketan ere.
Gerard Urrutia, ekimenaren eramailea